Kluba AZPIGORRI MENDI KLUBA

Azpigorri Mendi Kluba Gueñes udalerriko mendi klub familiarra gara, non mundu guztia ongi etorria den.

Klubetik hainbat ekintza antolatzen ditugu, besteak beste, mendi-ibilaldiak eta Lurretza Gueñes Skyrace lasterketa.

Lehen aipatu dugun bezala, klub familiar bat gara, beraz, jarduera guztiak giro eta inguru atseginean egiten ditugu, guztion gozamenerako.

Euskal Mendizale Federazioaren federazio lizentzia lortzeko aukera ere eskaintzen diegu gure bazkide guztiei. Horri buruzko informazio guztia eskaintzen dugu, eta izapide eta kudeaketa guztiak egiteaz arduratzen gara.

Neguko materiala alokatzeko aukera ere ematen dugu klubean, erraketak, kranpoiak, pioletak besteak beste.

Mendiaz gozatzeaz nahi baduzu giro paregabean, lizentzien kudeaketarekin erraztatuna nahi baduzu… Azpigorri Mendi Klubean pozik hartuko zaitugu.

2013ko urriaren 29an Azpigorri Mendi Kluba osatu genuen mendia maite genuen Gueñeseko lagunen artean.

Hamarkada bat baino gehiago daramagu lanean eta ekintza eta txango ugari egin ditugu herrian eta herritik kanpo ere.

Klubaren hasieratik, naturan gozatzea eta, batez ere, naturarekiko errespetua zen bilatzen genuena.

Gaur egun, balio horiek lehenesten jarraitzen dugu, eta etorkizunean ere gure oinarri izaten jarraituko dira, egiten ditugun jarduera guztietan: mendi-ibilaldietan, mendizaletasuna, mendi-lasterketak, eskalada, arroila-jaitsieretan...