2025/03/09
Ekitaldia

LURRETZA GUEÑES SKYRACE (LUZEA) ENTRENAMENDUA

DOHAINIK


Martxoaren 8an eta 9an Lurretza Gueñes Skyrace-en ibilbideak ezagutzeko entrenamenduak antolatu ditugu.


Martxoaren 8an, larunbata, goizeko 9:00etan  Galdotxa Arana plazatik abiatuta ibilbide laburra egiteari ekingo diogu.

Ibilbide honek dituen 13km eta 800m positibo burutzeko 2 ordu emango ditugu.


Hurrengo egunean, martxoaren 9an igandea, goizeko 9:00etan ere, leku berdinetik irtenda, ibilbide luzea egingo dugu.

Ibilbide honek aldiz, 20km eta 1500m positibo ditu eta hori burutzeko 3 ordu emango ditugu.


Animatzen zaituztegu gurekin etortzera, goiz politak pasatzera eta mendiaz, ibilbideaz eta entrenamenduaz gozatzera.

Irteeraren gida Asier Larruzea Fernandez izango da eta bera arduratuko da ibilbideen erakusketatik.

Esteka honetan izena emateko aukera daukazue.


Gueñesen itxarotzen zaituztegu!!