2025/02/08
Irteera

MENDIA + SAGARDOTEGI

MENDIA + SAGARDOTEGI


Otsailaren 8an autobusa goizeko 7:30etan irtengo da Gueñesetik Astigarragarantz.


Lekua: Herriko Plaza


Lehenik eta behin mendi irteera egingo dugu. Lasaia izango da, 9km eta 400m+. PR-GI-1002a jarraituko dugu Akola mendia igoz eta Igoringo Trikuharriak ikusten.


Ondoren, dutxa hartu nahi duenak Astigarragako kiroldegian aukera izango du.


Handik alde zaharrera hurbilduko gara poteatzera eta 14:00etan berriz ere autobusera hurbilduko gara Artola Sagardotegira joateko.


Itzulera 19:00ak aldera izango da.