Datorren martxoaren 7an, klubaren hurrengo irteera egingo da, 2026 honetako lehenengoa izango dena.
Gueñesetik goizeko 7:30etan irtengo gara, Batzokiko parkingetik.
Arantzazuko santutegitik Aizkorrira igoko gara Urbiako zelaietatik pasatuz. Bertan, jaitsieran, aterpean bazkalduko dugu.
Hauxe da egingo den ibilbidearen lotura:
https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/arantzazu-aizkorri-arantzazu-40998011
Ibilbideak 14km eta 880m+ ditu. Horietatik lehenengo 7km-ak igoerakoak dira eta beste 7km-ak jaitsierakoak. Urbiako zelaietaraino igoera bidezidorretatik eta zailtasunik gabeko pistatik egingo da eta behin zelaiak zeharkatuta, igoera bat hasten da arroka tekniko eta nabarmenago batetik.
Bueltako bidea leku beretik egingo da.
Ongi etorri